Herriko kantariek ikusgarria eskainiko dute inauterietan

Joana GUERENDIAIN 2012ko otsailaren 9a

Gazteak etxez-etxe ibiliko dira larunbatarekin. Turismo Bulegoa

Hiru eskoletako ikasleek emanen diote inauteriei hasiera

Aurten, inauteriak otsa­ilaren 17, 18 eta 19an ospatuko dira. Ospakizunak ostiral arra­tsaldez hasiko dira, hiru eskoletako haurrak plazan elkartuko dira 14:00etatik goiti eta ondotik, krakada eginen dute.

Larunbatean, otsailak 18, gazteen inauteria izanen da, eta etxez-etxe­­ ibiliko dira auzoetan barna. Arra­tsean, plazan bukatuko dute itzulia, eta Herriko Etxe­ko Edantegian kontzertua izanen da eta gaua goxoan bukatzeko aukera.

Igandean, berriz, 11:00etatik goiti plazan inauteriak eginen dira. Lehenik haur eta gazteen desfilea, ondotik, dantzak eta mutxi­koak eta bukatzeko zanpan­tzarren auzia. Aurten, Sarako kantariek ikusgarri ttiki bat ere eskainiko dute. 13:30ean denei irekia izanen den bazkaria eginen da plazan, eta denbora txa­rra baldin bada, Lur Berri gelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun