Taldekako Txapelketa berria martxan paratu da Nafarroan. Nafarroako Bertsozale Elkarteak iaz erabaki zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketa bi urtetik behin antolatzea eta horren osagarri gisa bertzelako ekimen bat abiaraztea. Bardoak 2012 da ekimen berri hori, Nafarroa mailako taldekako txapelketa.
Joan den asteburuan Irurita, Doneztebe, Lesaka eta Elizondon jokatu ziren saioak eta aste hondar honetan ere izanen dira saioak eskualdean.
Otsailaren 10ean, ortziral arratseko 21:00etatik aitzinera Berako gaztetxean, bertso afaria eginen da. Beratarrak (Aitor Elexpuru, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo dira bertsolariak; gai-jartzaile aurkezlea Garaxi Taberna eta ordezkariak Igor Lasaga eta Anjeltxo Aranibar) eta Leitzaundi (Iñigo Ibarra, Iñigo Sagastibeltza eta Migel Mari Elosegi dira bertsolariak; gaijartzaile/aurkezlea Joseba Zabaleta eta ordezkaria Jon Oronoz) izanen dira aurrez aurre.
Otsailaren 11n, larunbat arratsean, Anizko elkartean bertso afaria eginen da. Erauntsi (Alazne Untxalo, Amaia Elizagoien eta Iker Gorosterrazu dira bertsolariak, gai-jartzaile/aurkezlea Maialen Kamino; ordezkariak Ixiar Bazterrika, Jaione Elizagoien eta Maialen Arregi eta musikariak Oihana Elizalde eta Oihana Mindegia) eta Altzuri, Edurnezuri eta Amaordeak (bertsolariak Iban Garro, Josu Sanjurjo eta Ioar Tainta dira; gai-jartzaile/aurkezlea Garazi Konde eta ordezkariak Amaia Lasheras eta Xabier Etxepare) aurrez aurre.
Otsailaren12an, igande arratsaldeko 19:00etan Leitzako Aurrera elkartean, bertso merendua. Eginen da Leitzaundi (Iñigo Ibarra, Iñigo Sagastibeltza eta Migel Mari Elosegi dira bertsolariak; gai-jartzaile/aurkezlea Joseba Zabaleta eta ordezkaria Jon Oronoz) eta Bar-ideak (Iñaki Aleman, Jon Elizetxe eta Kotte Plaza dira; gai-jartzaile/aurkezlea Gorka Urtasun da eta ordezkaria Xabier Goñi) aurrez aurre.
Eskualdetik kanpo
Kontuan hartuz Bardoak 2012 txapelketan parte hartzen duten 17 taldeetatik 11tan eskualdeko bertsolariak ari direla, “etxetik” kanpo ere ariko dira asteburu honetan. Honela, Leitza ta leitzarrak (Joxema Leitza, Jose Luis Barberia “Zili” eta Mikel Azpiroz), Beteranoak taldearekin (Saioa Alkaiza, Ander Baiano eta Mikel Lasarte) ariko dira ostiral arratseko 20:00etan Barañaingo Haizea elkartean eginen den bertso merenduan.
Larunbatean, Intzako Herriko ostatuan eginen den bertso bazkarian parte hartuko dute Rimak Exkaxko (Iñigo Olaetxea, Estitxu Fernandez eta Eneko Fernandez lesakarrak) eta Mailope (Aritz Saragueta, Oskar Estanga eta Miguel Angel Ortiz de Guzman) Txantreako Euskaldunon Biltokiko bertso bazkarian berriz, Dizerdit (Xabier Silveira, Ekaitz Astiz eta Aitor Irazu) eta Desterratuak (Julio Soto, Irati Majuelo eta Unai Uberetagoena) izanen dira aurrez aurre.
Igande arratsaldeko 18:00etan Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean eginen den bertso merenduan, berriz, Lepatanatuek (Jon Barberena, Oier Amiano eta Xabi Maia), Bertze Maldikoak taldearekin (Ainhoa Aranburu, Aimar Karrika eta Oskar Sanz de Acedo).