Ostiraleko bazkariarekin hasiko dira Donamariko inauteriak

Izaskun GOÑI TELLETXEA 2012ko otsailaren 9a

Mozorro ikusgarriak izanen dira aurten ere Donamarian. Utzitako argazkia

Larunbatean dantzaldia izanen da Modestorekin

Inauteri egun ofizialei aurre hartuz, asteburu honetan ospatuko dira Donamariko inauteriak, ortziraletik igandera. Tarte horretan, gisa guztietako mozorroak ikusteko aukera izanen da.

Inauteri egun ofizialei aurre hartuz, asteburu honetan ospatuko dira Donamariko inauteriak, ortziraletik igandera. Tarte horretan, gisa guztietako mozorroak ikusteko aukera izanen da.

Aitzineko urteetan, erizainak eta gaixoak, mojak, pailazoak, hippieak, toreroak, bakeroak, dantzariak, trafikoko langileak... Denak elkarrekin ongi pasatzen ikusteko aukera izan dugu eta ea aurtengoan nor hurbiltzen den.

Ostiralean, otsailak 10, bazkaria izanen da Herriko Ostatuan eta ondotik, etxez etxe, gazteak eskean ibiliko dira herriko trikitilariekin. Gauean afaria izanen da Herriko Ostatuan.

Larunbatean, otsailak 11, Herriko Ostatuan gosaria izanen da eta behin indarrak hartuta, eskean ibiliko dira. Bazkaltzerako Herriko Ostatura bilduko dira berriz eta gero, eskean segituko dute. Egun osoan, Itsaso eta Irune trikitilariek alaituko dituzte bazterrak. Gauean, Herriko Ostatuan eginen den afariaren ondotik, Modesto akordeoilariarekin gaupasa izanen da.

Inauteriak behar bezala agurtzeko, igandean, hilak 12, bazkaria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun