Arkupeak elkarteak-eko mendi taldeak lehenengo irteera urtarrilaren 18an egin zuen Ezkurran. Barranka ostatutik abiatu eta Maloa aldera hartu zuten. Erakurri mendira ailegatuta gosaldu zuten eta eguraldi garbia zela aprobetxatuz, ikuspegi ederrez gozatu zuten, tartean Donostia ere ikusiz. Handik Ezkainera jeitsi ziren eta Olegiko bideari segituz, Iruñarri menhirrera ailegatu ziren, Eratsungo lurrean. Kasteneako bordatik barna jaitsi ziren eta lau orduko ibilaldiaren ondotik, herrira ailegatu ziren. Hurrengo hilabeteetarako ateraldi gehiago antolatu dira. Otsailaren 15ean, Larun mendira igoko dira, martxoan Arizkunera joanen dira eta apirilean Leitzara.