Bi hilabetez eginen dira Baztaneatik Ansoneara doan bidea zabaltzeko lanak

Fernando ETXEBERRIA 2012ko otsailaren 8a

Argazkian ikus daitekeenez, bidearen zati altuenean malda edo desnibel handia dago. Fernando Etxeberria

Udalak Mariezkurrena enpresari agindu dio lana

Joan den urtarrilaren 25ean hasi ziren Baztaneatik Ansoneara doan bidea zabaltzeko lanak egiten. Guztiz beha­rrez­koa zen obra hau egitea, bestela, kamioiak modu arris­kutsuan pasatzen baitziren herriko eremurik altuenera.

Obra hauek 93.000 euro kostako dira eta Udalak Mariezkurrena enpresari esleitu dizkio lanak. Bi hilabete iraunen dute. Aipatzekoa da, krisi ekonomikoaren eragina nabaria dela. Izan ere, Udalak enkantea egin zuenean hamar enpresa aurkeztu ziren deialdira. Horietako ba­tzuk Iruñekoak, Erri­berakoak eta Gipuz­koakoak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun