Larunbat honetan eginen den gosariarekin hasiko dira inauteriak

Amaia MINDEGIA 2012ko otsailaren 8a

Gisa askotako mozorroak ikusteko aukera izan dugu inauterietan. Ea aurtengorako zer prestatzen duten! Joana Estanga

Goizean Labaienen eta arratsaldean Beintzan ibiliko dira gazteak

Urtetan ospatu gabe egon ziren iñoteak Itur-Ondo elkartea ireki zenean berreskuratu ziren. Orduz geroztik denetarik izan dugu gai inauterietan: Wazemank-eko pertsonaiak, guardia zibilak, trogloditak, pitufoak, gogoak, suhiltzaileak… Urtero gai ezberdinen bat aukeratu eta ho­rren ingu­ruan karroza­txoren bat edo bertze egi­ten dute herriko gazteek. Ber­tzela ere, geldi­tzen den jendea nahi duen­ bezala mozorra­tzen da. Ea aurten zerekin harritzen gaituzten larunbat honetan, otsailak 11. Itur-Ondo elkarteko kideek jendea mozorrotzera animatu dute, nahiz eta gauean afaltzera baka­rrik ager­tu­­.

Larunbatean, 10:30 airean, gosaria izanen da Labaiengo Itur-Ondo elkartean. Mozorrotuta dagoen jendea hurbiltzen da gosaltzera eta inda­rrak hartzera egun osoan etxez-etxe ibil­tzeko. Arraultzak, txisto­rra eta zingarra izaten dira eguna ongi hasteko hobere­nak. Ondoren poteoa hasiko da La­baiengo auzo­tik, herriko gazteek etxez-etxe puxkak bil­duz. Aurten Arizkungo Mendibe­rrik karrikarronda alaituko du egun horretarako pres­tatutako kotxeen soinuen laguntzarekin. Etxe batzuetan edariak, gazta edo jateko zer­bait­ ematen dute, fruta, arraultzak... 14:00 alde­ra Itur Ondo elkartean bazkaria izanen da. Arra­tsaldean baserri ba­tzuetara joanen dira gaz­teak eta Beintzako auzoari ere buelta emanen diote puxka biltzeari bukaera emanez.

Ondotik, afaria izanen da Itur-Ondo elkartean. Goizaldera arte, erran bezala, Mendibe­rrik alaituko digu afalostea. Dagoeneko gosari, bazkari edo afarira apuntatzeko zerrenda Itur-Ondo elkartean paratua dago. Eskertzekoa litza­teke otorduetara animatutako jendea asteazkenerako apuntatu izana, elkarteko batzordeak jakin nahi baitu zenbat jende hurbilduko den otorduetara, batez ere afarira, gosari eta bazkarietan gazteak biltzen baitira eta urtero kopuru berdintsua direlako.

Bildutako puxken parte bat bazkarian atera­tzen da, baina afaria au­rre­tik prestatua egoten da: zopa, oilasko errea, bildotsa txilindronean eta gaztanbera izaten da ohiko menua. Puxka gehienak hurrengo asterako gordetzen dira horiekin be­rriz afari bat egiteko gazteen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun