Herri guzietakoak akitu ondotik ospatuko ditugu inauteriak, baina gogorik ez da falta; atera kontuak, Bulgaritik espres heldu baita bakarren bat! Despedida usaia ere badu, Mexikora martxa duelako besteren batek. Koxkorro aritu zaigu mutil nagusi, eta hark mugitu ditu hango eta hemengo bazterrak. Bilera beharrik ere ez du izandu; banan-banan joan denengana, eta jende sailtxo bat bildu du, etxez etxe ibiltzeko. Otsailaren hondarreko asteburua hartuko dute: ortzirala 24 eta larunbata 25 (26a, maindire artakan egoteko).
Ortziralean, afaria eta mus txapelketa izanen dira,eta biharamunean, baserrietan eta karrikan ibiliko dira eskean, Aurtizko harrobiko trikitilariekin. Murrizketak direla eta, aurten ez da bertsolaririk izanen; gainekoan, bertakoen kopla txarrak adituta konformatu beharko du jendeak. Ortziraleko eta larunbateko afarietarako, komeni da Taberneko etxekoandreei tenorez abisatzea.