Klase guztietako mozorroen artean giro ederrean joan dira inauteriak

Mattin LARRALDE 2012ko otsailaren 8a

Inauteri eder hauen ondotik, hurrengo urtekoen esperoan egon beharko dugu orain. Nere Etxeberria eta Mattin Larralde

Bi egunez ez da otordu eta musikarik falta izan

Joan den urtarrilaren 20an, ostirala, arratsaldeko 8etan eman zitzaien inauteriei hasiera. Trikitixa eta panderoaren soinuarekin, gaz­teek­ mozorroturik he­rriari buelta eman zioten. Ondotik, afaria izan zen Hilarion jatetxean eta musika Herriko Ostatuan.

Larunbatean, goizean gosaldu eta moto­rra beroturikan, gazteak eguraldiari kontra egiteko herrian barna puxkak biltzen hasi ziren, akordeoiarekin, Fran­tzisko zen soinujotzailea. Salda eta ardoa eskaini zitzaien eta bi txartel eman zituzten etxe bakoitzean. Ondotik, bazkaria izan zuten Hilarion jatetxean.

Arratsaldez, jende dezente atera zen kalera mozorrotuta. Klase guztietako mozorroak ikusi ziren. Lehiaketa bat ere izandu zen, bi sari banatzeko. Azpimarra­tzekoa da, neska gazte batzuek egin zuten lana, telebistako programa baten antzezpena egin baitzuten. Oso polita izandu zen. Gero egin zuten zozketa: bi afari Hilarion jatetxean eta bi zirkuitu bainuetxean. Segidan, Herriko Ostatuan berendua izan zen, eta dantzatzeko musika. Giro polita sortu zen. Gauean, berriz, afaltzera joan zen jendea, he­rri guztiari irekia bai­tzegoen afaria. Eta bertan urdaiazpikoaren zozketa izandu zen. Afalondoan, musika izan zen Herriko Ostatuan.

Hurrengo larunbatean, urtarrilak 28, mus txapelketa izan zen ostatuan. Eta arra­tsean, afariaz gain, kon­tuak­ egin zituzten gaz­teek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun