Ostiraleko bazkariarekin hasiko dira hiru eguneko inauteriak

Izaskun GOÑI TELLETXEA 2012ko otsailaren 8a

Utzitako argazkia

Larunbatean dantzaldia izanen da Modestorekin

Inauteri egun ofizialei aurre hartuz, asteburu honetan ospatuko ditugu gurean inauteriak, or­tziraletik igandera. Tarte horretan, gisa guztietako mozorroak ikusteko au­kera izanen dugu. Ai­tzineko urteetan, erizainak eta gaixoak, mojak, pailazoak, hippie-ak, toreroak, bakeroak, dan­tzariak, trafikoko langileak... Denak elkarrekin ongi pasatzen ikusteko aukera izan dugu eta ea aurtengoan nor hurbil­tzen den.

Ostiralean, otsailak 10, bazkaria izanen da Herriko Ostatuan eta ondotik, etxez etxe, gaz­teak­ eskean ibiliko dira he­rriko trikitilariekin. Gauean afaria izanen da He­rriko Ostatuan.

Larunbatean, otsailak 11, Herriko Ostatuan gosaria izanen da eta behin indarrak hartuta, eskean ibiliko dira. Bazkal­tzerako Herriko Ostatura bilduko dira berriz eta gero, eskean segituko dute. Egun osoan, Itsaso eta Irune trikitilariek alaituko dituzte bazte­rrak. Gauean, Herriko Os­tatuan eginen den afariaren ondotik, Modesto akordeoilariarekin gaupasa izanen da.

Inauteriak behar bezala agurtzeko, igandean, hilak 12, bazkaria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun