Hiri Hondakinen Mankomunita­teko otsaileko zozketa

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 8a

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, otsai­leko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 1.574. Saria bi lagunendako bazkari bat izanen da, Elbeteko Posadan. Aipatu, bertzalde, urtarrilean ez zela zenbaki sariduna atera. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu. Otsaileko zozketaren saridunak hilaren 29a baino lehen deitu beharko du Bortzirietako Mankomunitatera: 948 635254. Zenbaki sarituak www.bortziriakzabor.com web orrian argitaratuko dira, eta TTIPI-TTAPAren Merkatu Ttikia atalean ere bai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun