Dagoeneko badakigu zein talde egonen diren Errekarekin batera aurtengo Txapeldunen Fasean: Maristas, Oberena, Cantolagua, Huarte, Anaitasuna, Anaitazarra eta Bardenas. Zortzi hauen artean lehenbiziko lauek asteburu bakarrean erabakiko dute Liga Txapelduna nor izanen den. Apirilaren 14an eta 15ean Uharten jokatuko dira lau talde hoberenen arteko finalerdia eta finala. Ea Erreka hor ikusteko aukera dugun!