Erreka Elkarteak antolatu duen eskuz binakako X. Malerrekako Pilota Txapelketan 184 bikote parte hartzen ari dira. Pilotari guztiak alebin mailatik elitera bitartekoak dira. Txapelketako partidak jokatzeko kanporaketa sistema erabiltzen ari dira eta bertze aldaketarik ez bada, finalak hilaren 25ean izanen dira.