Inauteri ederrak aurtengoak ere

Maider PETRIRENA 2012ko otsailaren 8a

Maider Petrirena

Giro ederrean pasatu ditugu sunbildarrok inauteriak. Urtarrilaren 27an 33 gaztek eman zioten inauteriei hasiera baserriz-baserri puxkak biltzen. Arratsaldean, berriz, eskolako haurrek izugarrizko antzerki erakustaldia egin zuten frontoian taldeka zirkuko pertsonaiak imitatuz. Gauean eta azken hamazazpi urtetan bezala, emakumeen afaria egin zen Ulibeltzak Elkartean. 103 emakume elkartu ginen eta hagitz giro polita egon zen. Urtarrilaren 28an gazteek herrian barna eskean segitu zuten. Arratsaldean, berriz ere haurrek Ulibeltzak elkartean musika izan zuten. Urtarrilaren 29an, orgen desfilea egiteko aukera izan zen eta denbo­rak lagundu egin zigun. Bukaeran, urtero bezala, zerri eta bildots bana zozketatu ziren. Zerria Joxemi Petrirenari tokatu zitzaion eta bildotsa, berriz, Migueltxo Jorajuriari. Kasualitatea, baina bi sariak herrian gelditu dira. Inauteriei akabila emateko Ulibeltzak Elkartean bazkaria egin zen eta ondotik, Jalisko Band-ek giro polita jarri zuen bertze urteetan bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun