Hurbiltzen ari zaizkigu inauteriak!

Irune eta Itsaso 2012ko otsailaren 8a

Ortzegun Gizenak emanen die hasiera

Ortzegun Gizen egunean Landagain eskolako ikasleek antzerkiak eginen dituzte eta ho­rrela emanen zaie hasiera inauteriei. Eguraldi ona izanez gero, he­rrian barna auzoz-auzo ariko dira antzer­kiak egiten, eta eguraldiak laguntzen ez badu, be­rriz, frontoian eginen dituzte. Ondotik berendua izanen dute plazan Guraso Elkartearen eskutik.

Otsailaren 17an, or­tzi­­­rala, 18:30ean Gezu­rrezko printzea antzezlana (bakarrizketa) izanen da Kultur Etxean. An­tzez­lana ordaintzeko sarrera ttiki bat ordaindu beharko da; helduek 5 euro eta 16 urtetik beheitikoek doan. Ondotik pin­txo dastaketa izanen da.

Otsailaren 19tik aitzinera ohiko ekitaldiak eginen dira: kinto bestak, es­kea eta mozorro eta karroza desfilea. Xehetasun gehiago aldizkariko gehigarrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun