Taldekako Txapelketa berria martxan paratu da Nafarroan. Nafarroako Bertsozale Elkarteak iaz erabaki zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketa bi urtetik behin antolatzea eta horren osagarri gisa bertzelako ekimen bat abiaraztea. Bardoak 2012 da ekimen berri hori, Nafarroa mailako taldekako txapelketa. Bertsozaleari bertsolaritzaz gozatzeko aukera berritzailea eskaintzea da helburu nagusia, eta horretarako, finala izan ezik, elkarte giroko saioak izanen dira.
17 taldek hartuko dute parte, 99 parte-hartzailerekin. Guttienez bortz partaide ditu talde bakoitzak: hiru bertsolari, gai-jartzaile/aurkezlea eta taldeko ordezkaria. Etxarrin hasi eta Leitzan amaituko da Bardoak 2012. Lehen fasean, hiru taldeko bortz multzo daude eta seigarren bat bikoa. Multzoko talde bakoitzak bi saio izanen ditu, multzo bereko bertze bi talderen kontra, etxean eta kanpoan. Bigarren fasera multzo bakoitzeko lehenbizikoa pasako da, sei talde guztira. Bina saio eginen dituzte, etxean eta kanpoan. Eta hori martxoaren 2tik 18ra izanen da. Azkenik, hiru talde pasako dira martxoaren 31n Leitzan eginen den finalera.
Taldeak
17 talde horien artean, 11k badute eskualdeko partaideren bat:
Xirristi-Mirristi taldekoak dira Xabier Terreros lesakar eta Asier Saragueta beratar bertsolariak.
Dizerdit taldean Xabier Silveira Lesakako bertsolaria ari da.
Baztango Lepanatuek taldean, bertsolariak Oier Amiano, Jon Barberena eta Xabier Maia dira; gai-jartzaile/aurkezlea Fernando Anbustegi; ordezkaria Maddi Arrijuria eta laguntzaileak Jon Oskariz eta Maialen Iantzi.
Baztango Bar-ideak taldeko bertsolariak Iñaki Aleman, Jon Elizetxe eta Kotte Plaza dira; gai-jartzaile/aurkezlea Gorka Urtasun da eta ordezkaria Xabier Goñi.
Malerrekako Jituk taldeko bertsolariak Egoitz Gorosterrazu, Ander Fuentes eta Maialen Belarra dira; gai-jartzaile/aurkezlea Ainara Etxabide da eta ordezkaria Irati Arrieta.
Malerreka eta Oronozko Erauntsi taldean, Alazne Untxalo, Amaia Elizagoien eta Iker Gorosterrazu dira bertsolariak, gai-jartzaile/aurkezlea Maialen Kamino; ordezkariak Ixiar Bazterrika, Jaione Elizagoien eta Maialen Arregi eta musikariak Oihana Elizalde eta Oihana Mindegia.
Beratarrak taldean Aitor Elexpuru, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo dira bertsolariak; gai-jartzaile/aurkezlea Garaxi Taberna eta ordezkariak Igor Lasaga eta Anjeltxo Aranibar.
Lesakako Rimak Exkaxko taldeko bertsolariak Eneko eta Estitxu Fernandez eta Iñigo Olaetxea dira; gai-jartzaile/aurkezlea Imanol Lopez eta ordezkariak Xumar Altzugarai.
Lesakako Altzuri, Edurnezuri eta Amaordeak taldeko bertsolariak Iban Garro, Josu Sanjurjo eta Ioar Tainta dira; gai-jartzaile/aurkezlea Garazi Konde eta ordezkariak Amaia Lasheras eta Xabier Etxepare.
Leitzako Leitzaundi taldean, Iñigo Ibarra, Iñigo Sagastibeltza eta Migel Mari Elosegi dira bertsolariak; gai-jartzaile/aurkezlea Joseba Zabaleta eta ordezkaria Jon Oronoz.
Leitza ta leitzarrak taldea, Joxema Leitza, Mikel Azpiroz eta Jose Luis Barberia bertsolariek, Koldo Leiza gai-jartzaile/aurkezleak eta Aitzol Eizmendi ordezkariak osatu dute.
Eskualdeko saioak
Orain arte Irurita, Doneztebe, Lesaka eta Elizondon jokatu diren saioez gain, eskualdean hauek ere eginen dira lehenbiziko fasean:
• Otsailak 10: Berako gaztetxean, bertso afaria. Beratarrak eta Leitzaundi aurrez aurre.
• Otsailak 11: Anizko elkartean bertso afaria. Erauntsi eta Altzuri, Edurnezuri eta Amaordeak aurrez aurre.
• Otsailak 12: Leitzako Aurrera elkartean, bertso merendua. Leitzaundi eta Bar-ideak aurrez aurre.
• Otsailak 17: Lesakako Arrano elkartean, bertso afaria. Rimak Exkaxko eta Mailope aurrez aurre.
• Otsailak 19: Leitzako gaztetxean, bertso merendua, Leitza ta leitzarrak, Jituk-en kontra.