Garaipenarekin agurtu da Migel Mari Urrutia

TTIPI TTAPA 2012ko otsailaren 6a

Zeberiorekin bikote eginez, Ezkurra eta San Migeli irabazi zien. Maialen Andres

Saldiastarrak Zeberiorekin 40 eta 27 irabazi zien Ezkurra eta San Migeli, bere hondarreko partidan

Migel Mari Urrutia saldiastarrak adio erran dio erremonte profesionalari. Otsaiñaren 4ean, larunbat arratsaldean jokatu zuen azken partida Galarretan. Zeberio II.arekin bikote eginez, 40-27 irabazi zien Koteto Ezkurra eta Julen San Migel doneztebarrei.

Partida jokatu ez ezik, erremontelari eta erremonte zaleen agurra jaso zuen Urrutiak. Honela, anaiarekin batera joan den asteburuan jokatu zuen partidaren argazki bat eman zioten, baita erloju dotore bat ere.

Jakina denez, erremonte profesionala utzi eta Mexikon bizi berria hastera doa Urrutia, baina erremonte enpresak ateak irekiak dituela adierazi dio.

Larunbateko emaitzak

Hauek izan ziren Galarretako larunbateko jaialdiko emaitzak:

1. Urrutia II-Olazar 35, Etxabe II-Zubiri 21

2. Ezkurra-San Miguel 27, Zeberio II-Urrutia I 40

3. Etxeberria IV-Agirrezabala 26, Endika-Barrenetxea IV 40

4. Agirresarobe-Urko 26, Oñatz-Aizpurua II 30

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun