Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketako hainbat partida jokatu ziren igandean

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 30a

Asteazkenean bigarren mailako eta eliteko seniorrak ariko dira

Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako eskuz binakako hamargarren pilota txapelketaren barrenean, hainbat partida jokatu ziren igande goizean eskualdeko frontoietan.

Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako eskuz binakako hamargarren pilota txapelketaren barrenean, hainbat partida jokatu ziren igande goizean eskualdeko frontoietan.

 

Benjaminak Legasan

Benjaminak, igande goizean aritu ziren Legasan:

Igoa eta Mariñelarenak 18 eta 2 irabazi zieten Gerendiain eta Morgadori.

Goikoetxea eta Barrancok 18 eta 5 irabazi zieten Larrañaga eta Yarzari.

Uli eta Garziak 18 eta 2 irabazi zieten Migeltorena eta Migeltorenari.

Loiarte eta Otxoteko agertu ez zirenez Garmendia eta Larrañagak aitzinera egin dute zuzenean.

Ugartemendia eta Perurenak 18 eta 14 irabazi zieten Alsua eta Mugikari.

Olaetxea eta Santamariak 18 eta 15 irabazi zieten, Albeniz eta Urruzolari.

Iriondo eta Ibarrondok 18 eta 12 irabazi zieten Telletxea eta Seseri.

Aizpuru eta Etxeberriak 18 eta 11 irabazi zieten Jamar eta Esain-i.

 

Alebinak Iruritan

Alebinak, igande goizean aritu ziren Iruritan, honako emaitza hauekin:

Errekako Olaetxea eta Telletxeak, 18; Ziortzako Alberdi eta Zabalak 3.

Adunako Olasagasti eta Mujikak, 5; Zestoako Odriozola eta Salegik, 18.

Añorgako Izeta eta Orbegozok, 11; Zizurko Arribillaga eta Roldanek, 18.

Munitibarko Garro eta Albisuk, 3; Andoaingo Alberdi eta Arangurenek, 18.

Txukun Lakeko Mintegi eta Lizarraldek, 18; Buruzgaingo Lopez eta Torresek, 2.

Alde Zaharreko Jose Luis eta Salaberriak, 18; Lagunakeko Irisarri eta Erasok, 5.

Goierriko Jauregi eta Sagastibeltza agertu ez zirenez, Bortzirietako Ongareti eta Larretxeak aitzinera zuzenean egin dute.

Modu berean, Beasaingo Agirre eta Urkizar ere ez ziren agertu, beraz, Oberenako Oskoz eta Mata hurrengo kanporaketan izanen dira.

 

Infantilak Lesakan

Infantilak, igande goizean aritu ziren Lesakan. Honako hauek izan ziren emaitzak:

Bortzirietako Canabal eta Burlatako Agirrek, 18; Bortzirietako Mendy eta Maritorenak, 4.

Andoaingo Oiarbide eta Aizpuruk, 18; Huarteko Etxeberria eta Etxegiak, 5.

Txarutako Ansó eta Espelosin agertu ez zirenez, San Migueleko Azkune eta De la Cruzek aitzinera eginen dute.

Titin III.eko Marcos eta San Migueleko Anduagak, 18; Lazkaoko Irizar eta Muruak, 5.

Errekako Salaberriak eta Zugarraldeko Venturak, 18; Intxurreko Luzuriaga eta Luzuriagak, 10.

Burlatako Mugiro eta Eskirozek, 18; Munitibarko Muruaga eta Zelaiak, 4.

Lazkaoko Zubizarreta eta Martitegik, 18; Oiarpeko Leonet eta Leonetek, 2.

Oberenako Beraza eta Mariezkurrena agertu ez zirenez, Alde Zaharreko Albisu eta Alberdik zuzenean aitzinera egin dute.

 

Kadeteak Donezteben

Kadeteak, igande goizean aritu ziren Doneztebeko pilotalekuan, emaitza hauekin:

Larunbe eta Sarasak, 15; Errandonea eta Martinezek, 18.

Chiapuso eta Arangurenek, 18; Barriola eta Eskuderok, 10.

Zubikarai eta Urizarrek, 17; Calleja eta Otaduyk, 18.

Labaka eta Erauskinek, 3; Bakaikoa eta Medinak, 18.

Telletxea eta Santxezek 18; Albiasu eta Oskozek, 11.

Murua eta Zabalak, 10; Laso eta Martijak, 18.

Peña eta Erasunek, 18; Gartziandia eta Mendiak, 11.

Mitxelena eta Olaizolak, 18; Urdapilleta eta Aburuzak, 15.

 

Jubenilak Beran

Jubenilak igande goizean aritu ziren Beran, emaitza hauekin:

Aztiz eta Delafuentek, 11; Urkizu eta Etxegoienek, 18.

Galarraga eta Otaegik, 6; Mugika eta Cristobalek, 18.

Etxeberria eta Saenz de Pipaonek, 18; Arragi eta Balerdik, 6.

Zuñiga eta Fernandezek, 7; Zamora eta Anduezak, 18.

Mendi eta Etxebertek, 18; Aizpuru eta Txurrukak, 8.

Maiza II eta Jauregik, 13 ; Mugika eta Elustondok, 18.

Zelaia eta Iruretagoienak zuzenean aitzinera egin dute, Felix Conde eta Gonzalez ez baitziren agertu.

Apaolaza eta Alberdik, 16; Diez eta Atxabalek, 18.

 

Senior elite eta bigarren mailakoak otsailaren 1ean

Otsailaren 1ean, seniorren bigarren mailako eta eliteko partidak jokatuko dira, Beran eta Donezteben.

Beran, asteazken arratsaldeko 17:30ean ariko dira bigarren mailakoak. Lehen partidan, Ilunpeko Aizpuru eta Otamendi, Andoaingo Eskudero eta Otañoren kontra ariko dira. Bigarrenean, Buruz Gaingo Iraola eta Errekako Mindegia, Zugarraldeko Zuasti eta Juandeabaurreren kontra. Hirugarrenean, Danakeko Goikoetxea eta Madariaga, Antiguoko Fernandez I eta Fernandez II.aren kontra eta laugarrenean, Buruz Gaingo Soto eta Garcia, Oiarpeko Martinez eta Irastorzaren kontra.

Elite mailakoak, asteazken arratsaldeko 17:30etik aitzinera ariko dira Doneztebeko pilotalekuan. Esain eta Gorriti, Quina eta Telletxearen kontra; Belloso eta Beobide, Bilbao eta Mitxelenaren kontra; Bengoetxea eta Lasa, Angita eta Lukinen kontra eta Ojuel eta Uzkudun, Santxo eta Altunaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun