Paxaka txapelketaren finala jokatuko da otsailaren 4ean

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 30a

Irurita A eta Irurita E aurrez aurre izanen dira Aranabian

Baztan-Errekako XII. Paxaka txapelketako finalerdiak jokatu ziren urtarrilaren 28an Iruritako Aranabia pilotalekuan eta honenbertzez, aurtengo finalistak ere erabaki dira.

Baztan-Errekako XII. Paxaka txapelketako finalerdiak jokatu ziren urtarrilaren 28an Iruritako Aranabia pilotalekuan eta honenbertzez, aurtengo finalistak ere erabaki dira. Uste baino borroka guttiago izan zen finalerdietako bi partidetan. Honela, Irurita Ak (Miguel Garate, Joseba Urtasun eta Joxe Mari Salaburu) 9 eta 4 irabazi zion Irurita Gri (Guillermo Etxenike, Iñaki Zabaleta, Miguel Bidegain).

Bigarren finalerdian ere ez zen lehia handiegirik izan eta Irurita Ek (Oscar Urrutia, Xabier Ripa eta Miguel Angel Iñarrea) 9 eta 1 irabazi zion Irurita Dri (Mikel Ballarena, Jexux Etxenike eta Cesar Sarratea).

Honela, heldu den larunbatean, otsailaren 4ean, hirugarren posturako lehia jokatuko dute 17:00etan Irurita Gk eta Irurita Dk, hau da, G. Etxenike, Zabaleta eta Bidegain; Ballarena, J. Etxenike eta Sarratearen kontra. Ondotik, 18:00ak aldera, final handia jokatuko dute Irurita A eta Irurita E taldeek: Urrutia, Ripa eta Iñarrea; Garate, Urtasun eta Salabururen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun