Batzuk ortziral goizean hasiko dute inauteri-besta, baserriz baserri egiten den itzuliarekin. Larunbatean karrikan ibiltzeko txanda izanen da. Eta gehienentzat, herritar zein bisitarientzat, igandeko desfileak bereganatuko du atentziorik gehien.
Urtarrilak 27, ortzirala
09:00 Gazteek gosaria Itturburun. Ondotik, 2 taldetan banatu eta baserrietara joanen dira, Modesto eta Jose Angel akordeoilariarekin. Bazkaria Ixtola eta Exkernekobordan. 17:00/20:30 Herriko haurrentzako txokolate beroa eta musika Agerralde akordeoilariarekin frontoian. 21:30 Eskean dabiltzan gazteen afaria Ariztigain kanpalekuan. Gauean Emakumeen afaria Ulibeltzak Elkartean eta ondotik DJa
Urtarrilak 28, larunbata
10:00 Gosaria Itturburu ostatuan. Gero herrian eskean ibiliko dira Modesto eta Joxe Angelekin. 14:00 Eskean dabiltzanentzat bazkaria Fondan. 17:00/21:00 Umeentzako berendua eta musika Agerralde akordeoilariarekin Ulibeltzak Elkartean. Gauean gazteek afaria Elor-txurin.
Urtarrilak 29, igandea
11:30 Karrozen desfilea opilak, gaztainak, hezur salda, tortilla eta ardoa banatuko dira ikusleen artean. Gero Zozketa: zerria eta bildotsa. 14:30 Bazkaria Ulibeltzak Elkartean. Dantzaldia Jalisko Band taldearekin.