Igandeko desfileak borobilduko du aste hondar osoko ospakizuna

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

Giro bikaina izanen da aurten ere Sunbillan. Utzitako argazkia

Batzuk ortziral goizean hasiko dute inauteri-besta, baserriz baserri egiten den itzuliarekin. Larunbatean karrikan ibiltzeko txanda izanen da. Eta gehienentzat, herri­tar zein bisitarientzat, igandeko desfileak bereganatuko du atentziorik gehien.

 

Urtarrilak 27, ortzirala

09:00 Gazteek gosaria Itturburun. Ondotik, 2 taldetan banatu eta baserrietara joa­nen dira, Modesto eta Jose Angel akordeoilariarekin. Bazkaria Ixtola eta Exkernekobordan. 17:00/20:30 Herriko haurrentzako txokolate beroa eta musika Agerralde akordeoilariarekin frontoian. 21:30 Eskean dabiltzan gazteen afaria Ariztigain kanpalekuan. Gauean Emakumeen afaria Ulibeltzak Elkartean eta ondotik DJa

 

Urtarrilak 28, larunbata

10:00 Gosaria Itturburu ostatuan. Gero herrian eskean ibiliko dira Modesto eta Joxe Angelekin. 14:00 Eskean dabiltzanen­tzat bazkaria Fondan. 17:00/21:00 Umeentzako berendua eta musika Agerralde akordeoilariarekin Ulibeltzak Elkartean. Gauean gazteek afaria Elor-txurin.

 

Urtarrilak 29, igandea

11:30 Karrozen desfilea opilak, gaztainak, hezur salda, tortilla eta ardoa banatuko dira ikusleen artean. Gero Zozketa: zerria eta bildotsa. 14:30 Bazkaria Ulibeltzak Elkartean. Dan­tzaldia Jalisko Band taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun