Herri Kirol Jokoetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

Baztango Basaburua taldea joan den urteko herri kirol jokoetan sokatiran. Legarra

Otsailaren 10ean bukatuko da apuntatzeko epea

Dagoeneko zabalik dago Nafarroako Herri Kirol Jokoetan parte har­tzeko izena emateko epea, eta otsailaren 10era arte zabalik egonen da.

Nafarroako Herri Kirol Federazioak Nafa­rroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institu­tuarekin batera urtero­ an­tolatzen dituen joko hauek hasi, berriz, mar­txoaren 4an eginen dira­ eta apirilaren 10ean bu­ka­tu.

Kirol joko hauetan bi modalitatetako txapelketak jokatzen dira, so­ka­tira eta proba konbina­tua, eta hiru kategoriatan: kimuak (2000-2001 urteetan jaio­ta­koak –konbina­tuan­ bakarrik–, haurren maila (1998-1999 urteetakoak) eta kadeteen maila (1996-1997 urteetakoak).

Txapelketa hauetan taldeka hartu behar da parte (talde mistoak) eta Institu­tuak asegurua, garraioa eta jardunaldien gastua bere gain hartzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun