D ereduan matrikulatzeko manifestua kaleratu da

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

2012-2013 ikasturterako matrikulazio kanpaina hastera doan honetan, Euskal Kultur Erakundeak, Ikastolen Elkarteak, Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteak, Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendarien Elkarteak, Sortzen Ikasbatuaz elkarteak eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak manifestu komuna kaleratu dute, guraso nafarrek haien umeak D ereduan matrikula di­tzaten. Euskara eta kultur aniztasuna zain­tzea ere ekologiaren alde egitea dela da zabaldu nahi duten mezu nagusia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun