Bide Berdearen proiektua Udalez Gaindikoa izendatu dute

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

Txirrindulariak Endarlatsan, joan den urteko Bide Berdearen Egunean. Artxiboko argazkia

Lesaka, Igantzi, Sunbilla eta Doneztebetik igarotzen da

Bertizko Turismo Par­tzuergoak sustatutako Bidasoko Bide Berdea Endarlatsa-Doneztebe tartean egoki­tzea izeneko proiektua udalez gain­diko proiektu sektorial deklaratu du Nafarroako Gobernuak, urtarrilaren 19ko Nafa­rroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zenez. 30 egunez espedi­en­tea jendau­rrean jarri da eta aldi berean, en­tzunaldia emanen zaie proiektuak ukitutako lu­rretako toki entitateei. Endarlatsa eta Doneztebe arteko azpiegiturak 27 kilometroko luzera du eta lau udale­rri zeharkatzen ditu, Lesaka, Igantzi, Sunbilla eta Doneztebe. Horixe da proiektua udalez gaindikoa izendatzeko arrazoietako bat. Bertzea, azpiegiturak gizartean izanen duen eragina ukitutako udalerrietako he­rritarrez haratago doala, «azpiegituraren erabil­­tzaileak, trenbide zaha­rrean dagoeneko abian den zatiren batean gertatzen den moduan, Nafarroako zenbait hiri eta herritatik iristen dira, bai eta beste eskuade ba­tzuetatik ere».

Jardueraren onura publikoa eta gizarte inte­resa arrazoitzeko orduan, Nafarroako Gobernu­a­ren ustez, «ekarpen handia eginen dio biz­tan­leriaren talde handi baten gizarte ongizateari, azpiegiturak ahalbidetuko dituen josteta eta kirol jarduerei esker» eta, aldi berean, azpiegiturak «ostalaritzarekin eta landa turismoarekin lotutako jarduera ekonomikoak ahalbidetuko ditu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun