Presoen aldeko mendi martxa eginen da otsailaren 4an Beratik Sarara

Joana GUERENDIAIN 2012ko urtarrilaren 26a

Martxako txartelak bortz eurotan eros daitezke

Presoen aldeko mendi martxa eginen da Bera eta Sararen artean, heldu den otsailaren 4an. Abiatzea 10:00etan eginen da Berako Al­tzate plazatik. Ondotik gosaria eginen da Gondendiagan (Benta bel­tza). 14:30 aldera Sarako Gaztetxean hainbat garagardoren jastatzea eginen da eta ondotik bazkaria. 17:00etan Pilota Beer­ herrikoia kiroldegian.

Martxako txartelak salgai dira Kataku ostatuan (Bera) eta Sarako Herriko Etxeko Edantegian, bortz eurotan eta otsai­laren 2ra arte.

 

Presoen alde afaria

Egun berean, Saraskatasuna elkarteak presoen aldeko afaria antolatu du, 20:00etatik goiti­. Txartelak salgai dira 20 eurotan Herriko Etxe­ko Edantegian eta Kataku os­ta­tuan. Gaua ani­ma­tzeko Nat eta Watson taldeak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun