Inauteriak gainean

Franck DOLOSOR 2012ko urtarrilaren 26a

Franck Dolosor

Xingar eta arroltze kantatzeko denboraldia hurbiltzen ari zaigu. Duela egun ba­tzuk­ Thie­rry Truffaut euskal ohitu­retan jakitate haundia duenak hitzaldia eman zuen Senperen eta orain­ gazteek eta zonbait herritarrek otsailaren 17an, ortzira­larekin, ospatuko diren inauteriak prestatzen dituzte. Egun ho­rretan, 14:00etan eskolen inaute­riak eginen dituzte, 18:30ean San Pantzar epaitu eta erreko dute. Ondotik ibilal­dia eta musika kontzertuak izanen direlarik Compagnie Mohein eta Double Jack taldeekin. Tziganoen eta country cajun doinuak eskainiko dituzte. Aste bat lehe­nago, otsailaren 11n, larunbatarekin, gazteak etxez etxe ibiltzekoak dira kantu eta dantzan. Ber­tzalde, argazkian Zirikolatz euskal dan­tza taldeko gazteak ageri­ dira, 90eko hamarkada hastapenean etxez-etxe ibil­tzen zirelarik Hartzaren eta musikarien laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun