Hatsaren poesia bildumarako lanak urtarrilaren 31rako igorri behar dira

Franck DOLOSOR 2012ko urtarrilaren 26a

Aurten ere euskarazko olerki bil­du­ma osatuko du Hatsa elkarte kulturalak. Beti bezala, itxaropen haundiz olerkari andanaren lanak espero dituzte: izan idazle atrebitua, hau­rra edo heldua. Euskaraz idatziak iza­tea da baldintza bakarra. Testuak­ urtarrilaren 31rako igorri behar dira helbide huntarat: hatsaelkartea@aol.com Gero, Ha­tsaren poesiaren eguna eta olerki bildu­maren aurkezpena apirilaren 1ean eginen da Larraldean.

Iaz, lehen aldikotz, Olerkarien Eguna, mundu osoan 250 bat olerkizale bildu zituen. Aurten Olerkarien egunaren bigarren edizioa mar­txoaren 31n iraganen da. Egun hortan, Euskal herri osoan edo bertze edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizaleari eskatuko zaie aukera dezan: gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat, baka­rrik edo bertze pertsona batzuekin, maite dituen olerki edo testu poetiko zonbaiten aurkezteko.

Partehartzaile bakoitzak, non eta zer ordutan eginen luken bere aurkezpena martxoaren 20rako jakinarazi beharko lioke Hatsa Elkarteari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun