Senpereko bikote bat onik atera da Concordiaren istriputik

Franck DOLOSOR 2012ko urtarrilaren 26a

Salaketa jarriko dute konpainia eta kapitai­na­ren kontra

Michel eta Géraldine Degarne Senperen bizi den bikoteak ez du bere­hala ahantziko beren lehen bidaia itsasontziz. Concordiako zazpiga­rren estaian ziren beren logelan itsasontziak istripua eta hondoratzen hasi zelarik Toscana es­kual­dearen ondoan.

Lehenik elgar galdu zuten ihesi joaten ziren 4 200 bidaiarien artean. Gero berriz elgar atxe­man zuten eta «zoriona» zer den ikasi dute. «Ez da bizia bezalakorik», diote biek heriotza hurbiletik ikusi baitute. Urean zirelarik amets gaiztoa jasan zuten, hilko zirela ere prentsatu bai­tzuten. Soinean zituz­ten jantziekin eta oinu­tsik heldu ziren lurrerat.

Senpererat heldu dira berriki, eta orain salaketa aurkeztuko dute Ibarrun auzoan bizi eta duela gutxitik erretiroan diren bi ostalariek. Orain­ gertatu dena ahantzi nahi dute, baina zaila zaie pentsatzea haiekin bidaia­tzen ari ziren jende batzuk zendu eta desagertu direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun