Elite mailako pilotariak hasi dira Malerrekako eskuz binakako txapelketan

TTIPI TTAPA 2012ko urtarrilaren 26a

Urtarrilaren 25ean, asteazken arratsaldean jokatu ziren lehen partidak Doneztebeko pilotalekuan

Erreka elkarteak antolatzen duen eskuz binakako hamargarren txapelketan, senior elite mailako pilotariak jokoan sartu ziren urtarrilaren 25ean Donezteben.

Erreka elkarteak antolatzen duen eskuz binakako hamargarren txapelketan, senior elite mailako pilotariak jokoan sartu ziren urtarrilaren 25ean Donezteben.

Gure Txokoako Etxeberri eta Alberdik 18 eta 22 galdu zuten Aralar Mendiko Lanssalot eta Irañetarekin lehen partidan; Errekako Oronoz eta Oberenako Okiñenarek 22 eta 16 irabazi zieten Hernaniko Esnal eta San Sebastian-i; Txarutako Diaz eta Arraztoak 22 eta 15 irabazi zieten Paz Zigandako Iriarte eta Pinari eta Errekako Bendoiro eta Ardoiko Eskuderok 22 eta 17 irabazi zieten Intxurreko Iriondo eta Bolinagari.

Asteazken arratsaldeko jaialdiko lehen partida, dena den, senior bigarren mailako txapelketan gibelera gelditutako partida jokatuko zen: Etxabarrik eta Paz Zigandako Telletxeak 22 eta 12 irabazi zieten Txarutako Aristimuño eta Jauregiri

 

Igandeko jardunaldia

Gogoratu behar da joan den asteburuan jokatu beharreko jardunaldi guzia bertan behera gelditu zela frontoi guziek zuten hezetasunarengatik eta partida horiek urtarrilaren 29an, igandean jokatuko dira.

 

Benjaminak, igande goizeko 09:30etik aitzinera ariko dira Legasan:

Igoa eta Mariñelarena, Gerendiain eta Morgadoren kontra;

Larrañaga eta Yarza, Goikoetxea eta Barrancoren kontra;

Migeltorena eta Migeltorena, Uli eta Garziaren kontra;

Garmendia eta Larrañaga, Loiarte eta Otxotekoren kontra;

Alsua eta Mugika, Ugartemendia eta Perurenaren kontra;

Olaetxea eta Santamaria, Albeniz eta Urruzolaren kontra;

Iriondo eta Ibarrondo, Telletxea eta Seseren kontra;

Aizpuru eta Etxeberria, Jamar eta Esainen kontra.

 

Alebinak, igande goizeko 09:30etik aitzinera ariko dira Iruritan:

Errekako Olaetxea eta Telletxea, Ziortzako Alberdi eta Zabalaren kontra;

Adunako Olasagasti eta Mujika, Zestoako Odriozola eta Salegiren kontra;

Añorgako Izeta eta Orbegozo, Zizurko Arribillaga eta Roldanen kontra;

Munitibarko Garro eta Albisu, Andoaingo Alberdi eta Etxeberriaren kontra;

Txukun Lakeko Mintegi eta Lizarralde, Buruzgaingo Lopez eta Torresen kontra;

Alde Zaharreko Jose Luis eta Salaberria, Lagunakeko Irisarri eta Erasoren kontra;

Bortzirietako Ongareti eta Larretxea, Goierriko Jauregi eta Sagastibeltzaren kontra;

Beasaingo Agirre eta Urkizar, Oberenako Oskoz eta Mataren kontra.

 

Infantilak, igande goizeko 10:00etatik aitzinera ariko dira Lesakan:

Bortzirietako Canabal eta Burlatako Agirre, Bortzirietako Mendy eta Maritorenaren kontra;

Andoaingo Oiarbide eta Aizpuru, Huarteko Etxeberria eta Etxegiaren kontra;

Txarutako Ansó eta Espelosin, San Migueleko Azkune eta De la Cruzen kontra;

Titin III.eko Marcos eta San Migueleko Anduaga, Lazkaoko Irizar eta Muruaren kontra;

Errekako Salaberria eta Ilunpeko Alberdi, Intxurreko Luzuriaga eta Luzuriagaren kontra;

Burlatako Mugiro eta Eskiroz, Munitibarko Muruaga eta Zelaiaren kontra;

Lazkaoko Zubizarreta eta Martitegi, Oiarpeko Leonet eta Leoneten kontra;

Oberenako Beraza eta Mariezkurrena, Alde Zaharreko Albisu eta Alberdiren kontra.

 

Kadeteak, igande goizeko 09:00etatik aitzinera Donezteben:

Larunbe eta Sarasa, Errandonea eta Martinezen kontra;

Chiapuso eta Urdapilleta, Barriola eta Eskuderoren kontra;

Zubikarai eta Urizar, Calleja eta Otaduyren kontra;

Labaka eta Erauskin, Bakaikoa eta Medinaren kontra;

Telletxea eta Goñi, Albiasu eta Oskozen kontra;

Murua eta Zabala, Laso eta Martijaren kontra;

Peña eta Erasun, Gartziandia eta Mendiaren kontra;

Mitxelena eta Olaizola, Larrea eta Aburuzaren kontra.

 

Jubenilak igande goizeko 09:00etatik aitzinera Beran:

Aztiz eta Delafuente, Urkizu eta Etxegoienen kontra;

Galarraga eta Otaegi, Mugika eta Cristobalen kontra;

Etxeberria eta Saenz de Pipaon, Arragi eta Balerdiren kontra;

Zuñiga eta Fernandez, Elizalde eta Anduezaren kontra;

Mendi eta Etxebert, Aizpuru eta Txurrukaren kontra;

Maiza II eta Jauregi, Mugika eta Elustondoren kontra;

Zelaia eta Iruretagoiena, Felix Conde eta Gonzalezen kontra;

Apaolaza eta Alberdi, Diez eta Atxabalen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun