Joan den abenduaren 28an, Nafarroako Gobernuko hezkuntza kontseilariak Ezkurrako eskola berriz irekitzea erabaki zuela kontatu nuen Xorroxin Irratian, eta Eratsun eta Saldiasko haurrak ere han bilduko zirela. Aldi berean, krisi ekonomikoaren ondorioz, hiru herriak udal bakarrean elkartuko zirela esan nuen, eta Ezkurra izanen zela eskualdeko hiriburua. Beti bezala, zoriondu ninduten «inozenteak« izan ziren... txantxa deskubritu zuten arte. Halako «lorpena» sinetsi zutenei barkamenak eskatu nahi dizkiet.