Malo inguruan kobazuloaren antzeko zerbait aurkitu da

Fernando ETXEBERRIA 2012ko urtarrilaren 25a

Bistakoa da argazkian ageri direnek megalitoen itxura haundia dutela. Fernando Etxeberria

Horrez gain, harrespilen gisakoak ere badira

Historiaurreko aurkikuntza berriak egin dira Malo inguruan. Ha­rrespil edo cromlech-en itxura dutenak agertu dira, baita kobazulo bat ere. Merezi du ezagu­tzera hurbiltzeak, eta gainera, Aurrehistoriko gunea dioen kartel bat ere jarri da.

Orain, ingurua garbitzeko asmoa du boluntarioen talde batek eta laster ekinen dio ho­rri. Aldi berean, kobazu­loaren neurriak zein diren jakiteko eta barrura sar daitekeen ikusteko bidea eginen dute.

Bestalde, lagun batek baieztatu digunez, Barranka ostatuaren ondoko errepidearen atze­kaldean dagoen zubia XVI. mendekoa da. Honen ingurua ere garbi­tzeko asmoa ere badago, bistara geldi dadin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun