Ohiturari eutsiz, San Anton Eguna ospatu zen urtarrilaren 17an. Goizean, 60 bat lagun elkartu ziren ermitan meza entzutera. Herritarrak ez ezik, inguruetako jendeak ere ez zuen hutsik egin nahi izan. Arratsaldean, berriz, dantzaldia izan zen herriko musikariekin eta iluntzean ere nabaritu zen eguna berezia zela. Astez tokatu arren, jendeak ongi erantzun zuen eta egun polita atera zen.