Inauteriak antolatzen laguntzeko, 400 euroko dirulaguntza eman du aurten Udalak. Orain arte 300 euro eman ohi zituen, baina aldi honetan gehiago. Eta inauteriak gainean daudenez, eskaera bat ere egin die Udalak herritarrei: elkartean ordutegiak kontuan har daitezen, herritar guztiek gozatzeko aukera izateko. Bazkariaren ondotik, musika izaten da eta herritar asko musikaren esperoan egoten dira. Hala, 19:00-19:15 aldera mahaitik altxatu eta horrela nahi dutenei, denbora gehiagoan musikaz gozatzeko aukera ematea da eskaeraren helburua.
Bestalde, aipatu, inauterietako otorduen arduraduna Patxiku Mitxelena izanen dela aurten ere.Laguntzaileak Maria Mitxelena, Mertxe Santesteban, Mari Jose Loiarte eta Florita Loiarte izanen dira.
Eta akitzeko, ongi pasa inauteriak!