Herrian Haur Hezkuntzako eskola irekiko ote den zurrumurrua zabaldu da azken aldian. Eta ezin dugu baieztatu, baina egia da zurrumurrua baino gehiago dela, Udalak horixe eskatu baitio Nafarroako Gobernuari. Urtarrilaren 16an, udal ordezkariak Gobernukoekin bildu ziren Iruñean gaiaz solasteko. Udalekoak kontent etorri ziren, Gobernuko arduradunek ez baitzieten ezezkorik eman.
Joan den ostiralean, urtarrilak 20, gurasoekin biltzekoa zen Udala beraien iritzia biltzeko. Lerro hauek idazterakoan bilera egin gabea zen, eta hurrengoan aipatuko dugu gaia. Ikusiko da zer gertatzen den.