Orain arte, bakoitzak bere modura atera izan ditu egur loteak, baita etxera eraman ere. Aurten, ordea, hori aldatu eginen da eta bakoitzak bere aldetik egin beharrean, lana profesionalen esku uztea erabaki du Udalak.
Lanak nori agindu erabakitzeko, Udalak enkantea egin zuen eta hiru eskaintza jaso zituen. Horien artean, Sunbillako Altzuri enpresari esleitu dizkio lanak. Alkaxuri aldetik aterako dira egur loteak.
Egur tona bakoitzeko 29,10 euro kobratuko dira eta etxe bakoitzeko sei-zazpi tona hartuko direla kalkulatu dute Herriko Etxetik.
Interesatuak daudenentzat, Udalak zerrendak irekiko ditu jendeak izena eman dezan eta horrez gain, etxez-etxe informazioa ere bidaliko du.