Malerrekako Mankomunitateak etxean konposta egiteko kanpaina martxan paratu du eta ekimen honen bidez, konpostontziak banatuko ditu herritarren artean. Horretarako, ordea, interesatuek izena eman beharko dute Mankomunitatera deituta (948 451746). Urtarrilaren 30a arte egonen da izena emateko epea zabalik. Etxeetan sortzen den zaborraren %45 materia organikoa da, eta kopuru hori murriztea da hain zuzen, Malerrekako Mankomunitateak kanpaina honekin lortu nahi duena.