Victor Sagardiaren argazki-obra

Arkaitz MINDEGIA 2012ko urtarrilaren 25a

Nafarroako Gobernuak Victor Sagardia iturendarraren argazki-obra­ argitaratu du. Javier Sagardia da bere osaba Victor argazkilariari es­kainitako liburuaren egilea. Egilearen erranetan, artxiboa gizarte sin­ple eta landa-giroko gaiei buruzkoa da, garai­ko erli­jiotasunean murgildua. Argazkiak gaien arabera­ ordenatuta dau­de: argaz­kilaria eta haren artxi­boa, familiako argazkiak,­­ familiako bilduma, txangoak eta ibilaldiak, jauregia eta eliza, pertso­nak eta haien ingurunea, aldake­tak bizitzan­ eta paisaian, Iturengo bizi­tza, Iruñeko bizitza, erre­tratuak eta familia-taldeak. 500 ale argitaratu dira, eta 22 eurotan salduko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun