Pulunpa eskola

Arkaitz MINDEGIA 2012ko urtarrilaren 25a

Eskolako Guraso elkarteak dirua ateratzeko Eguberrietan bi sari eta bi zare zozketatu zituen: lehenbiziko zarearen sariduna Roxa izan da; bigarren zarearen sariduna Juan Antonio; hiruga­rren saria –Eider ileapandegian ile mozketa eta apaintzea– Elori; eta laugarren saria –Ariztegi hara­tegian 20 euroko balea– Juaniri.

Bertzalde, aipatu bezala, eskolakoek beraien inauteriak ospatuko dituzte ortziralean: goizean ttikiek eta Lehen Hez­kuntzako 1. eta 2. mailakoek ipuin kontala­ria izanen dute eta gaine­rakoek Zubietako Juainasekin aspaldiko inauterien bideoak landuko dituzte. Eguerdi aldera bazkaria eginen dute eta ondotik, herriari buel­ta emanen diete mozorro­tu­rik, soinu eta joaldun ttikien laguntzaz. Txo­ko­latada eder batekin emanen diete amaiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun