Urtarrilean sartuta, Eguberrietako besta haundiak joan ondotik inauterietako sasoia etortzen da, eta gure herrira ere heldu dira, ortzegunean hasiko baitira. Astebeteko besta egunak heldu dira, tartean atsedenaldi ttiki batzuk hartuz. Ortzegunean, Aurtitz eta Iturengo joare eta musika soinuek irekiko dute inauteri giroa, eskean ibiliz. Haurrek puxkak puxkak oihukatu ondotik, afariaren bueltan akituko dute.
Biharamunean atsedenaldia hartuko dute, baina Pulunpa eskolakoek inauterietako eguna ospatuko dute. Larunbatean berriz ere afari baten bueltan bildu ondotik, asteazken gauera arte soinu, joare, mozorro, besta... Denetarik izanen da. Nahiz eta kanpoan astelehen eta astearteak eduki oihartzun gehiena beste egunetan ere besta izaten da.
Xehetasun gehiago gehigarrian. Gure aldetik, hain maiteak ditugun inauterietara gonbidatuak zaudete.