Caritasendako jostailu eta diru bilketa

Nerea TELLETXEA 2012ko urtarrilaren 25a

Utzitako argazkia

Caritasendako dirua eta jostailuak biltzeko denda paratu zen Egube­rriak baino lehen, apezaren eta Rosario­ren laguntzarekin. Katekesira joaten diren neska-muti­k­oek jostailuak bildu eta elizatarian saldu ziren eta ha­rre­ra ona izan zuen. Bildutako diru eta jostailu guziak Caritasera bidali ziren. Bertzetik, San Miguel eskolako­ Guraso Elkarteak bertze ekimen bat abiatu du hilabete­ honetan. Tarazonako neska bat bihotzetik operatzeko dirua bil­tzea da xedea, Gizarte Asegurantzak ez baitu hori es­taltzen. Dirua lortzeko tapoiak biltzeari ekin diote, bil­tzen­ den Tona bakoitzeko 200 euro eskuratuko baititu Guraso Elkarteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun