Pixka bat berandu bada ere, ezin da aipatu gabe utzi abenduaren 31n Futbolaren Eguna ospatu zuela Doneztebe Futbol Taldeak, hainbat kategoriatan partidak jokatuz, horien artean beteranoena (gurasoak, entrenatzaileak, laguntzaileak…). Nobedadea, hala ere, emakumeen partida izan zen, ama batzuk animatu baitziren futbol-zelai berria probatzera eta giro ederra sortu zen.