Eguraldiak lagundu ez arren, jendetza hurbildu zen Erregeen kabalgatara. Herriko trikitilari, txistulari, antortxalari eta Zubietako joaldunek girotu zuten ibilbidea. Eliz atarian haurrek erregeekin egoteko aukera izan zuten. Guztien artean opari ugari zozketatu ziren.