Urtarrilaren 20an eman zitzaion hasiera Erreka elkarteak antolatutako dantza ikastaroari. Klaseak ortziralero izanen dira eta jende asko apuntatu denez, bi talde egin behar izan dira, bat 20:00etatik 21:00etara eta bertzea 21:00etatik 22:00etara. Baten batek oraidik izena eman nahi badu, ez dago arazorik, telefonoz dei dezake (647 569682), mezua bidali (doneztebekodantzariak@hotmail.com) edo ortziraletan gimnasiora agertu.