Urtarrilaren 14ko arratsaldean, hemezortzi herritar bildu ziren udaletxean, zinegotzi eta alkatearekin. Ideia aunitz atera ziren landu beharreko hainbat gairen inguruan: herria, mendiak, pistak, bide zaharrak berreskuratu... Aipatutako gaien artean, frontoian karpa bat egiteari lehentasuna ematea adierazi zen, estalpe bat izateko, azkeneko urtean bestetan euriarekin gertatu zena ikusirik, berriz ez errepikatzeko.
Horrez gain, Udaletxearen borda (Ixurneko borda) altxatu eta lehenagoko egoeran uzteko asmoa ere atera zen herri batzarrean, Bostorratzen dagoen borda eroria baitago.
Bertze alde batetik, gainerako proiektuak auzolanaren bidez lantzeaz ere solastu zen bileran eta horretarako ongi litzateke ahalik eta jende gehien etortzea. Eguna bereizten denean, beti bezala, etxez-etxe bidaliko dira paperak.