Euskal Herriko Mus Txapelketa

Maider PETRIRENA 2012ko urtarrilaren 25a

Jontxu Anzizar

Urtarrilaren 13an Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zen gure herrian, azken urteetan bezala. Zortzi bikotek parte hartu zuten eta argazkian ikus daitekeen bezala, Jose Martin eta Teresita Agirre anaia-arrebek irabazi zuten. Bigarrenak Iosu eta Joseba Apeztegia lehengusuak izan ziren; hirugarrenak Itxegi eta Mañoli eta laugarrenak Agurtxane eta Maria. Herrialde mailako hurrengo fase­ra irabazleak joanen dira eta hau Iruñean izanen da, otsailaren 24an, 25ean eta 26an. Zortea izanez gero, Arbizun jokatuko dute finala martxoaren 17an. Bestalde, eskerrak eman Ulibeltzak Elkarteari, aurten ere sariak berak jarri baititu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun