Hiru errege magoen bisita

Maider PETRIRENA 2012ko urtarrilaren 25a

Maider Petrirena

Urtero bezala, eta nahiz eta eguraldiak aunitzik ez lagundu, urtarrilaren 5ean Sunbillara ere ailegatu ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak. Urteroko ibilbidea egin zuten, Karrika Nagusitik barna, zubi zaharretik pasatu eta eliz atariraino. Han zegoen jaiotza biziduna. Meltxorrek jaiotzako haurrari opari polit bat eman zion. Ondotik, haur guztiek, adinaren arabera banatuta, erregeei muxu eman zieten, eta beraiek goxokiak banatu zizkieten. Bitartean, herriko abesba­tzak bere kantuak eskaini zituen. Bertze urte batez, ongi joan dira Eguberriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun