Antzerkia eginez ongi pasatzeko aukera emanez, helduen antzerki talde bat sortu nahi da herrian. Dagoeneko batzuk interesatuak agertu dira, eta guttienez, sei lagun omen dira apuntatuak. Baina bertze norbaitek ere parte hartu nahi badu oraindik badu aukera, mezu bat bidaliz (ariztigaina@hotmail.com) edo 619 231647 telefonora deituz.