Urtero bezala, aurten ere egutegia prestatu dute Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako etxeetan banatzeko. Hondakin berezien kamioia herrietatik noiz pasako den jakinarazteko erabiltzen da batez ere egutegia, baina bertzelako informazioa eman eta sentsibilizazio kanpaina egiteko ere aprobetxatzen da. Gisa berean, Kanariar Uharteetara bidaia ere zozketatu da azken urteetan. Aurten hori aldatu da, eta hilabetero zozketa bat izanen da. Zonaldeko produktuekin osatutako lote bat eta zonaldeko jatetxe batean bazkari bat zozketatuko dira aurten. Beraz, sei lote eta sei bazkari zozketatuko dira urtean zehar. Zozketa, hilaren lehenbiziko egunetan eginen da, eta irabazleak hilabete hori bukatu baino lehen deitu beharko du Bortzirietako Mankomunitatera (948 63 52 54). Urtarrileko saria lotea da eta zenbaki sariduna hau da: 8.683. Zenbaki saridunaren berri Bortzirietako Mankomunitatearen webgunean emanen da: www.bor tziriakzabor.com.