Abenduaren 7tik 11ra Etxalarko dantzariak Parisen izan ziren. Lehenengo egunetan hiria ezagutu zuten eta abenduaren 10ean dantza saioa eskaini zuten Parisko Euskal Etxean. Orain, otsailaren 25ean, Parisko Gazteria dantza taldea etorriko da herrira beraien saioa eskaintzera. Bertzetik, Andre Mari dantza taldea laguntzeko saskiaren zozketa urtarrilaren 6an Larraburuan egin zen, urteroko txokolotadaren ondotik eta saskia Arrineko Bordara joan zen.