ETB 1eko ‘Finlandia’ saiora publiko gisa joateko deialdia egin du dantza taldeak

Irune eta Itsaso 2012ko urtarrilaren 25a

16 urtetik goitiko edozein joan daiteke

Andre Mari dantza taldeak igande arratsetan ETB 1-en ematen duten Finlandia programara publiko bezala joatea pen­tsatu du. Hemen ateratako dirua Paristik etorri­ko den Gazteria dan­tza taldearen gastuetarako erabiliko da.

Grabatzeko eguna urtarrilaren 31, asteartea, izanen da. 50-56 laguneko taldea behar da, 16 urte baino gehiagokoak denak. Autobusa (programakoek ordaindua) herri sarrerako aparkale­kutik aterako da, 17:45­ean. Grabaketa, berriz, 19:30etik 21:30era izanen da Donostiako Miramonen. Harat ailegatzean, berendua ere emanen dute.

Joan nahi duenak urtarrilaren 27a baino lehen apun­tatu behar du 677 866560 telefonora deituz (Garbiñe).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun