Laguntza laguntzaren truk

TTIPI TTAPA 2012ko urt. 25a, 14:20

Ttipi Txartela denda eta zerbitzu hauetan erabiltzen ahal da, oraingoz. Litekeena da urtean zehar gehiago ere izatea.

TTIPI-TTAPA laguntzeak badu saria. TTIPI TXARTELA dutenek badituzte deskontuak gure herrietako hainbat dendetan, %25eko desgrabazioa Errentaren Aitorpenean, hamabostero zozketak eta… aldizkaria etxean hartzea Txartelaren prezioan sartua dago.

Laguntza laguntzaren truk. Ideia hori dago Ttipi Txartelaren atzean. TTIPI-TTAPA FUNDAZIOAren helburua ahalik eta bazkide gehien lortzea da eta, dagoeneko, kasik zazpirehunek aprobetxatzen dituzte Ttipi Txartelak eskaintzen dituen abantailak.

 

Txartela egiteko biderik errazena TTIPI-TTAPAra deitzea da (948635458) eta hor behar adina argibide emanen dira. Dena den, laburbilduz, hona hemen oinarrizko azalpenak: Ttipi Txartela urtero berritzen da, per­tsonala da (erabiltzailearen izen-deiturak eta karnetaren zenbakia ditu idatziak), dendaren batean erabiltzerakoan Txartelarekin batera Nortasun Agiria ere erakutsi beharko da eta hainbat tokitan urtean zehar deskontu interesgarriak izateko eskubidea ematen du, merkealdi sasoian izan ezik. Deskontuak eskaintzen dituzten dendak zein diren jakiteko eta horietako bakoitzean deskontua zertan eta zenbatekoa den ikusteko, txartelarekin batera liburuxka bat bidaltzen da etxera informazio zehatzarekin.

 

Hemengo dendak

Herriko denda eta zerbitzuetan kon­tsu­mi­tze­ra anima­tzea da Txartelaren helburuetako bat. Horiexek ematen baitiote bizitza gure herriei eta horiexek baitira TTIPI-TTAPA bezalako proiektu ttikien lagun­tzailerik baliotsuenak. Hor ageri da zenbateraino den garrantzitsua hemengo denda eta zerbitzuetan kon­tsumitzea. Maiz kanpoko ofertak begiratzen ditugu, baina herrietan ere produktu onak daude eta pre­zio­ak berdintsuak dira.

 

Martxoan bidaliko dira txartel berriak

Txarteldunek otsai­lean hartuko dute karta bat ea berritu nahi duten galdetuz eta kartarekin batera, iaz ordaindutako kopuruak Errenta Aitorpenean ekarri dien desgrabazioa zehazten duen ziurtagiria. Txartel bakarra duenak 40 euro ordaindu zituen iaz, eta desgrabazioa %25ekoa dela kontuan hartuta, 10 euro itzuliko dio aurten Nafarroako Gobernuak.

 

ABANTAILA HANDIAK DITUEN TXARTELA

TTIPI TXARTELA izatea harpidetza soilik izatea baino merkeago ateratzen da eta deskontuak dituzten tokietan zenbat eta gehiago erabili, berrogei euro baino aisa gehiago berreskuratuko dira.

Hasiera batean 40 euro ordain­tzea toka­tzen bada ere, kontuak egin ondotik, urtearen honda­rrean harpidetzarengatik ordain­duko diren 32 euroak baino merkeago atera­tzen da Ttipi Txartela izatea, errentaren deklarazioa egiterakoan jada 10 euro itzu­li­ko baitio Nafa­rroako Gobernuak txarteldunari. Eta ez hori bakarrik; zenbat eta gehiago erabili dendetan, orduan eta irabazi handiagoak ditu txarteldunak deskontuei esker.

Eta, bistan denez, abantaila ez da bakarrik txartela erosten duenaren­tzat. Tartean onuradun gehiago daude. Lehenik eta behin Ttipi-Ttapa Fundazioa bera. Zenbat eta txar­teldun gehiago izan orduan eta sendoagoa izanen baita bere buruaskitasun ekonomikoa eta hori, gaur den egunean diru-laguntzak gero eta urri­agoak diren honetan, izugarri inportantea da bizirauteko. Eta onuradunen artean kontatu behar dira ere deskontuak eskain­tzen dituzten denda eta zerbitzuak ere, bezeroak fidelizatzeko edota bereganatzeko baliagarri baitzaie Ttipi Txartela.


Hamabostero sari interesgarrien zozketak

Ttipi-Ttapari laguntza ematen dioten hainbat enpresa eta erakundei esker, txarteldunen artean hamabostero hainbat sari interesgarri zozketatuko dira aurten ere. Hala nola, Martikoren eta Arkupe Gozotegiaren produktuz osatutako loteak, Onin­art eta Onddotapuntoren arropak, Elkar, Erein, Ibaizabal eta Ttar­ttalo argitale­txeek eskainitako liburuak, Lanku, Luditoys, Pirritx eta Po­rrotx eta Urtxin­txa Eskolaren CD, DVD eta jokuak, Donostiako Aqua­riumak oparitutako sarrerak, Posada Oitzek eskainitako 4 otordu eta Urdi Kiroldegiak (Bera eta Lesaka) eskainitako sarrerak: 12 sarrera urtean zehar Lesakako Udal Kiroldegirako eta 6 sarrera udan Berako Igeri­lekuan sartzeko. Hauexek dira orain arte lotu diren sariak. Urtean zehar joanen gara zehazten sari berri gehiago.

 

DAUDEN AUKEREN ARTETIK, BATZUK HEMEN

 

 

POSADA OITZ  |  OIZ

%10eko deskontua dute Ttipi Txartela dutenek eta, gainera, bina pertsonendako 2 otordu eman ditu zozketatzeko urtean zehar.

 

 

LESAKAKO UDAL KIROLDEGIA  |  LESAKA

Bi deskontu aukera (xehetasuna 4. orrial­de­an) Lesakako Kiroldegian eta 16 sa­rrera zoz­ketatzeko Lesaka eta Berako igerilekuetan.

 

 

SEMPER AUTOESKOLA  |  BERA

Gidatzeko baimena atera nahian dabilen Txar­teldunari %10eko deskontua eginen diote matrikulan Berako Semper autoeskolan.

 

 

KATTALINGORRI  |  ELIZONDO

%10eko deskontua dute Txarteldunek Elizondoko Kattalingorrin. Merkealdi sasoietan ez zaio gehituko bertze deskontuei.

 

 

BIXKIAK  |  LESAKA

Lesakako arropa denda honetan ere %10eko deskontua dute Txarteldunek, merkealdi garaietan izan ezik.

 

 

MARICRUZ  |  DONEZTEBE-ELIZONDO

Bai Doneztebe zein Elizondoko dendetan %10eko deskontua eskainiko da 30 euro baino gehiagoko erosketetan.

 

 

 

 

 

 

Laguntza laguntzaren truk. Ideia hori dago Ttipi Txartelaren atzean. TTIPI-TTAPA FUNDAZIOAren helburua ahalik eta bazkide gehien lortzea da eta, dagoeneko, kasik zazpirehunek aprobetxatzen dituzte Ttipi Txartelak eskaintzen dituen abantailak.

 

Txartela egiteko biderik errazena TTIPI-TTAPAra deitzea da (948635458) eta hor behar adina argibide emanen dira. Dena den, laburbilduz, hona hemen oinarrizko azalpenak: Ttipi Txartela urtero berritzen da, per tsonala da (erabiltzailearen izen-deiturak eta karnetaren zenbakia ditu idatziak), dendaren batean erabiltzerakoan Txartelarekin batera Nortasun Agiria ere erakutsi beharko da eta hainbat tokitan urtean zehar deskontu interesgarriak izateko eskubidea ematen du, merkealdi sasoian izan ezik. Deskontuak eskaintzen dituzten dendak zein diren jakiteko eta horietako bakoitzean deskontua zertan eta zenbatekoa den ikusteko, txartelarekin batera liburuxka bat bidaltzen da etxera informazio zehatzarekin.

 

Hemengo dendak

Herriko denda eta zerbitzuetan kon tsu mi tze ra anima tzea da Txartelaren helburuetako bat. Horiexek ematen baitiote bizitza gure herriei eta horiexek baitira TTIPI-TTAPA bezalako proiektu ttikien lagun tzailerik baliotsuenak. Hor ageri da zenbateraino den garrantzitsua hemengo denda eta zerbitzuetan kon tsumitzea. Maiz kanpoko ofertak begiratzen ditugu, baina herrietan ere produktu onak daude eta pre zio ak berdintsuak dira.

 

Martxoan bidaliko dira txartel berriak

Txarteldunek otsai lean hartuko dute karta bat ea berritu nahi duten galdetuz eta kartarekin batera, iaz ordaindutako kopuruak Errenta Aitorpenean ekarri dien desgrabazioa zehazten duen ziurtagiria. Txartel bakarra duenak 40 euro ordaindu zituen iaz, eta desgrabazioa %25ekoa dela kontuan hartuta, 10 euro itzuliko dio aurten Nafarroako Gobernuak.

 

ABANTAILA HANDIAK DITUEN TXARTELA

TTIPI TXARTELA izatea harpidetza soilik izatea baino merkeago ateratzen da eta deskontuak dituzten tokietan zenbat eta gehiago erabili, berrogei euro baino aisa gehiago berreskuratuko dira.

Hasiera batean 40 euro ordain tzea toka tzen bada ere, kontuak egin ondotik, urtearen honda rrean harpidetzarengatik ordain duko diren 32 euroak baino merkeago atera tzen da Ttipi Txartela izatea, errentaren deklarazioa egiterakoan jada 10 euro itzu li ko baitio Nafa rroako Gobernuak txarteldunari. Eta ez hori bakarrik; zenbat eta gehiago erabili dendetan, orduan eta irabazi handiagoak ditu txarteldunak deskontuei esker.

Eta, bistan denez, abantaila ez da bakarrik txartela erosten duenaren tzat. Tartean onuradun gehiago daude. Lehenik eta behin Ttipi-Ttapa Fundazioa bera. Zenbat eta txar teldun gehiago izan orduan eta sendoagoa izanen baita bere buruaskitasun ekonomikoa eta hori, gaur den egunean diru-laguntzak gero eta urri agoak diren honetan, izugarri inportantea da bizirauteko. Eta onuradunen artean kontatu behar dira ere deskontuak eskain tzen dituzten denda eta zerbitzuak ere, bezeroak fidelizatzeko edota bereganatzeko baliagarri baitzaie Ttipi Txartela.

 

Hamabostero sari interesgarrien zozketak

Ttipi-Ttapari laguntza ematen dioten hainbat enpresa eta erakundei esker, txarteldunen artean hamabostero hainbat sari interesgarri zozketatuko dira aurten ere. Hala nola, Martikoren eta Arkupe Gozotegiaren produktuz osatutako loteak, Onin art eta Onddotapuntoren arropak, Elkar, Erein, Ibaizabal eta Ttar ttalo argitale txeek eskainitako liburuak, Lanku, Luditoys, Pirritx eta Po rrotx eta Urtxin txa Eskolaren CD, DVD eta jokuak, Donostiako Aqua riumak oparitutako sarrerak, Posada Oitzek eskainitako 4 otordu eta Urdi Kiroldegiak (Bera eta Lesaka) eskainitako sarrerak: 12 sarrera urtean zehar Lesakako Udal Kiroldegirako eta 6 sarrera udan Berako Igeri lekuan sartzeko. Hauexek dira orain arte lotu diren sariak. Urtean zehar joanen gara zehazten sari berri gehiago.

 

DAUDEN AUKEREN ARTETIK, BATZUK HEMEN

 

POSADA OITZ  |  OIZ

%10eko deskontua dute Ttipi Txartela dutenek eta, gainera, bina pertsonendako 2 otordu eman ditu zozketatzeko urtean zehar.

 

LESAKAKO UDAL KIROLDEGIA  |  LESAKA

Bi deskontu aukera (xehetasuna 4. orrial de an) Lesakako Kiroldegian eta 16 sa rrera zoz ketatzeko Lesaka eta Berako igerilekuetan.

 

SEMPER AUTOESKOLA  |  BERA

Gidatzeko baimena atera nahian dabilen Txar teldunari %10eko deskontua eginen diote matrikulan Berako Semper autoeskolan.

 

KATTALINGORRI  |  ELIZONDO

%10eko deskontua dute Txarteldunek Elizondoko Kattalingorrin. Merkealdi sasoietan ez zaio gehituko bertze deskontuei.

 

BIXKIAK  |  LESAKA

Lesakako arropa denda honetan ere %10eko deskontua dute Txarteldunek, merkealdi garaietan izan ezik.

 

MARICRUZ  |  DONEZTEBE-ELIZONDO

Bai Doneztebe zein Elizondoko dendetan %10eko deskontua eskainiko da 30 euro baino gehiagoko erosketetan.

 

 

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun